ElkarOla bi urteko (2015-2016) ikerketa estrategikoko proiektu bat da, hikuntza- eta hizketa-teknologien alorrekoa. Elhuyar Fundazioak, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeek, Vicomtech-IK4 teknologia-zentroak eta Tecnalia Research & Innovation fundazioak osatzen dute proiektu hori gauzatzeko partzuergoa. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak finantzatzen du ElkarOla proiektuaren aurrekontuaren zati bat, eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren sostengua dauka.
Hizkuntza- eta hizketa-teknologiak dira ElkarOlak lantzen duen alorra. Itzulpengintzarako tresnak (itzulpen automatikoa, itzulpen-memoriak...), informazioaren kudeaketa (bilatzaileak, informazioa-erauzketa, sentimenduen analisia...), hizkuntza-baliabideak (hiztegiak, corpusak, zuzentzaileak...) eta hizketarentzako tresnak (hizketaren ezagutza, hizketaren sorkuntza...) dira teknologia hauen adibideetako batzuk. Proiektuak bereziki euskararako lantzen ditu teknologiok, baina baita bertako eta inguruetako beste hizkuntza batzuentzat ere.
Nagusiki ikerketara bideratua dagoen arren, ElkarOlan oinarrizko ikerketaz gain ikerketa aplikatua ere egiten da, transferentzia teknologikoari garrantzia ematen zaio eta tresnak gizarteratu eta merkaturatzera ere iristen da. Lantzen diren aplikazio alorrak aunitz dira, eta RIS3ko arloetan jartzen da enfasia: Fabrikazio Aurreratua, Biozientziak eta Osasuna eta Lurraldea (hizkuntzen industria, turismoa, kultura, hezkuntza...).
ElkarOlaren beste helburuetako bat da jakintza eta masa kritiko kualifikatu bat sortzea, ildo estrategiko honetako I+G+Baren etorkizunari era autonomoan aurre egin ahal izateko. Horretarako, prestakuntza-ikastaroak, graduondoko masterrak, mintegi espezializatuak eta doktorego-ikastaroak antolatzen dira hizkuntza- eta hizketa-teknologien alorrean. Gainera, proiektuaren helburuak lortzeko, aplikazio-alorretako enpresa askorekin lehentasunezko harremanak izateaz gain, beharrezko masa kritikoa eta nazioarteko ospea duen zientzialari- eta ikertzaile-komunitate bat dute proiektua osatzen duten kideek.
ElkarOla proiektua ez da partzuergoaren lehena, hizkuntza- eta hizketa-teknologiei buruzko ikerketa estrategikoari dagokionez. Proiektu honen aurretik, beste lau egin dira: Hizking21 (2002-2004), hizkuntza- eta ahots-teknologiei dagokienez euskara beste hizkuntza batzuen parean jartzeko eginkizuna zuena; AnHitz (2006-2008), ingurune-adimena ikuspegitzat hartuta aipatutako teknologietan ikertzea xede zuena; BerbaTek (2009-2011), hizkuntzen-industrian aplikazioa izateko prestatua; eta Ber2Tek (2012-2014), BerbaTek-ek bezala hizkuntzen industria ardatz zuena.
ElkarOla proiektuan, oinarrizko ikerketaz gain, garapena eta transferentzia ere egiten da, eta hainbat baliabide, tresna eta zerbitzu atera dira handik. Hona hemen adibide batzuk:
Hauez gain, aurreko proiektuetatik ateratako beste emaitza ugari ere badaude.
[1] A. Álvarez, H. Arzelus, S. Prieto, A. del Pozo, "Rich Transcription and Automatic Subtitling for Basque and Spanish", IberSPEECH 2016
[2] Thierry Etchegoyhen and Andoni Azpeitia (2016) A Portable Method for Parallel and Comparable Document Alignment. Baltic Journal of Modern Computing, 4(2):243–255, 2016. Special Issue: Proceedings of EAMT 2016.
[3] Thierry Etchegoyhen and Andoni Azpeitia (2016) Set-Theoretic Alignment for Comparable Corpora. In Proceedings of the 54th Annual Meeting of the Association for Computational Linguistics (ACL 2016), Berlin, Germany, Volume 1: Long Papers, pages 2009–2018.
[4] X. Sarasola, E. Navas, D. Tavárez, D. Erro, I. Saratxaga, I. Hernáez, “A singing voice database in Basque for statistical singing synthesis of bertsolaritza” Proc. of LREC 2016.
[5] E. Del Blanco, I. Hernáez, E. Navas, X. Sarasola, D. Erro, “Bertsokantari: a TTS based singing synthesis system” Proc. Interspeech, 2016.
ElkarOla proiektuaren emaitzak jendartean aurkeztu zirenean 2017ko ekainaren 19an, hainbat komunikabidetan agertu zen. Hemen saiatu gara horietako ahalik eta gehienak jasotzen: